LDLC ASVEL-en aurka, zifra honetara iritsiko da hegaleko lituaniarra.
2020-2021. denboraldian gasteizera iritsi zenetik, taldeko jokalaririk garrantzitsuenetako batean bihurtu da Rokas Giedraitis. Kapitainak, baskoniako elastikoarekin bere 200. neurketa jokatuko du gaur gauean. Horietatik 104 Endesa Ligan izan dira eta gainontzeko 96-ak Euroleaguen.
ALBA Berlinekin Euroleagueko 25 partida jokatu ondoren, gaur gauean, txapelketako bere 121. norgehiagoka jokatuko du hegaleko lituaniarrak. Talde arabarrarekin jokaturiko neurketetan bataz beste 11,8 puntu, 4 errebote eta 13,1eko balorazioa du. Endesa Ligako zenbakiei begiratuta, 11,6 puntu, 3,4 errebote eta 12,1-eko bataz besteko balorazioa du 104 partidatan.
Aurtengo denboraldian, 10 puntu, 5,8 errebote eta 13,2-ko balorazioa du Euroleaguen. Endesa Ligan aldiz, 10,3 puntu, 3,2 errebote eta 11,3-ko bataz besteko balorazioa du. Etxeko txapelketan %71,4-ko portzentaia izanik biko jaurtiketetan, esparru horretako jokalaririk nabarmenetarikoa da.
Neurketa berezia gure kapitainarentzat. Lituaniarrak 200 partidako zifra handitzea bilatuko du.