Buesa Arenako prentsa aretoan azaldu da joko antolatzaile berria
Prentsarekin eta zaleekin lehen kontaktua izan du gaur goizean Max Heideggerrek. Denboraldi hau eta hurrengoa sinatuta duelarik, bat dortsala eramango du talde gasteiztarrean.
Heideggerrek ilusioz begiratzen dio bere etapa berriari: “Baskoniara etortzeko gogoz nengoen. Oso talde zirraragarria da, batez ere aurten, eta asko gustatzen zait jokatzeko duten modua. Erronka handia da niretzat”.
Taldeari egin diezaioken ekarpenaren inguruan galdetuta, honako hau erantzun du joko antolatzaileak: “Bat eta biko nahasketa naizela uste dut. Puntuak sartu eta asistentziak eman ditzaket, Dariusekin ondo joka dezakedala uste dut. Orain, elkar ezagutu eta jokatzen ikasi behar dugu”.
Taldekideen arteko harreman ona eta talde honetako kide izateagatik duen harrotasuna nabarmendu ditu Heideggerrek.