Unicajaren aurka bere 100. partida jokatuko du Baskoniako jokalari bezala pibot estatubatuarrak
2021-2022 denboraldian iritsi zenetik, jokalari garrantzitsuenetako batean bihurtu da. Unicajaren aurkako gaurko partidan (Igandea, 20:00), 100. norgehiagoka jokatuko du Cazoo Baskoniaren elastikoarekin.
9,1 puntu, 4,5 errebote, 0,9 birrintze eta 10eko bataz besteko balorazioa du Endesa Ligan jokaturiko 53 neurketetan. Txapelketako bere partidarik hoberena 2021eko irailaren 24an izan zuen, Fuenlabradaren aurka, 23 puntu, 9 errebote, 3 birrintze eta 30eko balorazioa lortuz. Gainontzeko 47 norgehiagokak Euroleaguen jokatu ditu 6,6 puntu, 3,1 errebote, 0,6 txapel eta 6,9ko bataz besteko balorazioarekin. 1,4-rekin, denboraldi honetan birrintze gehien egiten dituen Cazoo Baskoniako jokalaria da.
Neurketa oso berezia izango da Steven Enocherentzat. Espero dezagun askoz gehiago etortzea.