Chima Moneke, Tadas Sedekerskis eta Markus Howardek Europako txapelketako jokoaren alderdi desberdinetako estatistiken buru dira.
Bederatzi norgehiagoken ondoren, Baskoniak Turkish Airlines Euroelagueko bosgarren garaipena erdietsi zuen pasaden ostiralean Asvel Villeurbanneren aurka. Hasiera zail baten ondoren, Dusko Ivanovicen gizonek lau garaipen jarraian lortu dituzte sailkapeneko hamargarren postuan kokatuz, bosgarren postuan kokaturik dagoen Panathinaikosekin berdinduta. Moneke, Sedekerkis eta Howard txapelketako jokalari nabarmenetako hiru dira, balorazioan, erreboteetan eta hirukoetan lidertzan daudelarik.
23,6 puntuko balorazioarekin, Chima Moneke hegal pibot urdin-gorria da Euroleagueko osoko jokalaririk baloratuena. Gainera, bigarren saskiratzailerik nagusiena (18 puntu) eta laugarren erreboteatzailerik onena (6,9) ere bada.
9,6 erreboterekin, Tadas Sedekerkis kapitaina da txapelketa osoko erreboteatzailerik nagusiena. Makus Howardek, ia hiru hiruko (2,9) saskiratzen ditu norgehiagokako, beste behin, alderdi honetako lidertzan kokatuz.