Gaurtik aurrera baskoniako abonatu guztiak Baskonia-Alaves dendatik pasa daitezke euren txartelak hartzera.
Denboraldi berria geroz eta gertuago dago eta Saski Baskoniako abonatuek 23-24 denboraldiko abonuak jaso ditzakete gaurtik aurrera. Hauek Baskonia-Alaves dendan hartu beharko dira (Astelehenetik larunbatera 10:30etatik 13:30etarako eta 16:30etatik 20:00etarako ordutegian).
Abonu berriak jasotzeko NAN-a edo 22-23 denboraldiko txartela aurkeztu beharko da. Familia unitateen kasuan, kide batek jasoko ahalko ditu unitateko abonu guztiak.
Geroz eta gutxiago falta da saskibaloi onena Buesa Arenara iristeko. Oraindik familia urdin-gorriaren parte ez bazara, ez itxaron gehiago.