Sarrerek 5€-ko prezioa izango dute eta albiste honetako estekan izena ematen duten abonatuen artean zozketatuko dira.
Baskoniak eta Casademont Zaragozak datorren irailaren 12an neurtuko dituzte indarrak (19:00), talde arabarrarentzako aurre-denboraldiko bigarren neurketa izango dena. Norgehiagoka Lizarrako udalerrian jokatuko da. Partida honetarako, gasteizko klubak 100 sarrera izango ditu, Baskonia berria lehen aldiz zuzenean ikusi nahi duten abonatuen artean zozketatuko direnak.
Neurketara joan nahi duten abonatu guztiek formulario honetan eman beharko dute izena irailaren 8a, ostirala (9:00), baino lehen. Izena ematen duten guztien artean zozketa bat egingo da eta bertatik aterako dira 100 saridunak.
Abonatu bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango ditu (5 €bakoitza). Hauek partidaren egunean bertan jaso beharko dira, hau hasi baino ordubete lehenagotik, Lizarrako “Tierra Estella-Lizarrerria” kiroldegian. Partidara joan nahi duten zaleek pabiloiko leihatiletan eros ditzakete sarrerak, izakinak agortu arte.