Pablo Lasoren gizonek Pallacanestro Triesteren aurka jokatuko duten Araba Sariarekin itxiko dute prestaketa.
Zazpi lagunarteko jokatuko ditu Baskoniak abuztuaren 21ean, proba medikoekin, hasiko duen aurre-denboraldian. Pablo Lasoren taldeak denboraldi berri eta zirraragarri baterako prestakuntza zehaztu du. Lehenengo neurketa abuztuaren 31n, larunbata, izango da, ateak itxita, Laguna Teneriferen aurka.
Hurrengo astean Baskonia Andaluziara joango da hilaren 4an Coviran Granadaren aurka jokatzeko eta ondoren Costa del Sol Txapelketan parte hartzeko, Monako (irailak 6) eta Unicaja (irailak 7) aurkari izanik. Prestaketaren beste klasiko bat hilaren 13an, Azpeitian eta Bilbao Basketen aurka, jokatu den Euskal Kopa izango da. Azken-aurreko lehia Casademont Zaragozaren aurka izango da (irailak 15) aragoiko lurretan.
Trieste Pallacanestro aurkari Araba Sarian
Araba Sariak Baskonia eta Trieste Pallacanestro neurtuko ditu irailaren 20an, ostirala (20:30) Buesa Arenan. Pablo Lasok 2024-25 denboraldirako gidatzen duen proiektu urdin-gorriaren aurkezpena izango da.
Lega Basket Serie A-ra igo berria den italiako taldea izango da Baskoniaren denboraldiaurreko azken neurketako aurkaria. Denboraldi ofiziala iraileko azken asteburuan hasiko da, Endesa Ligaren inaugurazio jardunaldiarekin.