Joan Peñarroyaren gizonek txapelketako bigarren garaipena bilatuko dute Kaunaseko taldearen aurka.
Euroleagueko jardunaldi bikoitzeko lehen astea Buesa Arenan. Asteartean FC Bayernen bisita jaso ondoren, gasteiztarrak europako etxeko lehen garaipena lortzen ahaleginduko dira Zalgirisen aurka ostegun honetan (20:30). Asteko bigarren erronkan, Baskoniak pasaden denboraldiko emaitza errepikatu nahi du Kaunaseko taldearen aurka Buesa Arenan (93-73).
12º Baskonia (Garaipen 1 eta 2 porrot): Buesa Arenan jokatuko den neurketa berri batean, Baskoniak Zalgirisen bisita jasoko du. Bayernen aurka erori ondoren, urdin-gorriek garaipena bilatuko dute lituaniarren aurka. Errebotean txapelketako talderik dominatzaileenetarikoa da Baskonia, partidako 41,3 aldaratzerekin sailkapeneko bigarren postuan kokatuz. Estatistika honen buru Tadas Sedekerkis dago, 10,3 erreboterekin txapelketa osoko erreboteatzaile onena izanik.
6º Zalgiris Kaunas (2 garaipen eta porrot 1): Asteko lehen neurketan Real Madrilen aurka erori ondoren (93-79) iritsiko dira Buesa Arenara Kazys Maksvytisen gizonak. Isaiah Taylorren eta Ignas Brazdaikisen irteeren ondoren, Kaunaseko taldeak Naz Mitrou-Longekin eta Brady Manekin indartu du bere kanpoko jokoa. Euroleague hasiera honetan, bataz beste, 80 puntu, 32 errebote, 14 asistentzia eta 82-ko balorazioa erdietsi du Zalgirisek.
Bien arteko 29. norgehiagoka izango da, garaipenen balantzea 16 eta 12-koa izanik Baskoniaren alde. Asteburuan Unicajaren aurka jokatu aurretik, Joan Peñarroyaren gizonek Euroleagueko bigarren garaipena lortzen ahaleginduko dira (osteguna, 20:30).