Dusko Ivanovicen gizonek Fontetan irabazi dute bigarren zati handi bat jokatu ondoren.
Hasiera zaila izan du Baskoniak Valentzian baina bigarren zati handi batekin, 54 puntu sartuz, gasteiztarrek Euroleagueko seigarren garaipena erdiestea ekarri du. Baskoniak 84 eta 98-ko markagailuarekin gainditu du Valentzia Basket. 19 puntu, 7 errebote eta 27-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da norgehiagokako jokalaririk nabarmenena.
Valentzia gehiago asmatu du lehen minutuetan eta partidako lehen abantailekin egin da (8-5). Alex Mumbruren gizonek asko asmatu dute eta zazpi puntuko errenta lortu dute lehen laurdena amaitzeko hiru minuturen faltan. Baskonia suspertu egin da eta bigarren laurdenera puntu bakarreko galerarekin iritsi da (21-20). Valentziak aldea handitu du 10 eta 3-ko partzial batekin. Baskoniak ezin izan du etxekoen erasoko jokoa gelditu eta neurketa 52 eta 44-ko markagailuarekin iritsi da atsedenaldira.
Baskonia indarberrituta atera zen aldageletatik eta 3 eta 11-ko partzial batekin, 55na berdintzea lortu zuen. Dusko Ivanovicen gizonek borrokan jarraitu dute eta azken laurdenera partidan sartuta iritsi dira (70-67). Urdin-gorriek erasoan hainbat jokaldi on kateatu dituzte eta hamaika puntuko aldea lortu dute norgehiagoka amaitzeko bost minuturen faltan (72-83). Baskoniak amaieraraino borrokatu eta bere izaera atera du Euroleagueko seigarren garaipena erdiesteko Valentzia Basketen aurka (84-98).