Dusko Ivanovicen gizonek izaera erakutsi dute Euroleagueko hamargarren garaipena bereganatzeko.
Urdin-gorriek amaieraraino borrokatu behar izan dute markagailua irauli ostean. Garaipena Panathinaikosen aurka (75-73) azken segundoan Codi Miller-McIntyrek lortutako saskiraketa bati esker. Baskoniak europako hamarkagarren garaipena bereganatu du eta 2024ko lehena. Chima Monekek neurketa handia jokatu du: 20 puntu, 13 errebote eta 34-ko balorazioa.
Panathinaikosek aurrea hartu du norgehiagokaren hasieran (8-9). Urdin-gorrien susperraldiak lehen laurdena irabazteko balio izan die (13-12). Neurketaren intentsitateak gora egin du eta Atamanen gizonek aldea handitzea lortu du 6 eta 11-ko partzial batekin (22-26). Greziarrak markagailuan aurretik iritsi dira atsedenaldira (26-37).
Aldageletatik bueltan, diferentzia murrizteko helburuarekin atera da da Baskonia, baina Panathinaikosek sendo eutsi dio (30-44). Defentsa onen bitartez, Dusko Ivanovicen gizonek aldea murriztea lortu dute hirugarren laurdena amaitzeko hiru minuturen faltan (38-48). Azken hamar minutuetara 50 eta 53-ko markagailuarekin iritsi da. Greziarrek partidaren agintea berreskuratu dute, baina kanpotik asmatuta, Baskoniak neurketa berdintzea lortu du lau minuturen faltan (63-63). Talde arabarrak izaera erakutsi du eta azken segundoan Codi Miller McIntyrek lortutako saskiraketari esker, urteko lehen garaipena erdietsi du (75-73).