Talde euskaldunak Anadolu Efesi egingo dio bisita Turkish Airlines Euroleagueko hamaseigarren jardunaldian.
Asteko bigarren erronka baskoniarentzat. Urdin-gorriek Belgradetik Turkiara bidaiatuko dute europako asteko bigarren neurketari aurre egiteko. Dusko Ivanovicen gizonek Anadolu Efesen aurka neurtuko dituzte indarrak ostiral honetan (18:15) Sinan Erdem Sports Hallen. Sentsazio onak berreskuratzeko eta Euroleaguen garaipen berri bat batzeko aukera urdin-gorrientzat.
11º Anadolu Efes (7 garaipen eta 7 porrot): Asteko lehen erronkan Bayernen aurka erortzetik iritsiko dira neurketara turkiarrak. Denboraldi honetan zazpi garaipen lortuta, sailkapeneko hamaikagarren postuan kokaturik ageri dira Erdem Canen gizonak. 17,1 puntu, 5,5 asistentzia eta 20-ko balorazioarekin, baskoniako jokalari ohi Shane Larkin da taldeko jokalaririk nabarmenena.
8º Baskonia (8 garaipen eta 7 porrot): Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak sentsazio onak berreskuratu eta europako txapelketan berriz ere batzeko helburua du, zortzi talderik onenen artean mantentzeko. Tadas Sedekerskis, Markus Howard, Codi Miller-McIntyre eta Chima Moneke txapelketako hainbat estadistiketako lehen bost postuetan kokaturik daude (puntuetan, erreboteetan, asistentzietan eta balorazioan).
Bi taldeek 25 aldiz neurtu dituzte indarrak eta horietatik 12tan atera dira garaile gasteiztarrak. Baskonia dena ematen ahaleginduko da bihar, europako txapelketako bederatzigarren garaipena lortzeko.