Joan Peñarroyaren gizonek Endesa Ligako denboraldi berri bat hasiko dute el Pazon Veljko Mrsic-ek zuzentzen duen taldearen aurka.
Aurre-denboraldiko proben ondoren, baskoniako taldea prest da 23/24 denboraldiko bidea hasteko. Igande honetan, 17:00etan, Baskoniak Lugora bidaiatuko du, Rio Breoganen aurka, Endesa Ligako lehen jardunaldia jokatzeko. Gasteiztarrek pasaden abenduaren 27an jokatu zuten azkenekoz el Pazon eta 77 eta 86-ko markagailuarekin atera ziren garaile.
Rio Breogan: Bigarren denboraldiz jarraian, Veljko Mrsic-ek zuzenduko du talde galiziarra. Pasaden denboraldian 14 garaipen eta 20 porrotekin hamargarren postuan amaitu ondoren, Rio Breoganek bederatzi fitxaketa berri egin ditu, tartean Albert Venturarena. Endesa Liga eta Basketball Champions League-a jokatu duen denboraldiari aurre egiteko, Lugoko taldeak barneko zein kanpoko jokoa indartu du. 23/24 denboraldiko hasierara Monbus Obradoiroren aurka Galiziako Kopa galtzetik iritsiko da Rio Breogan.
Baskonia: Denboraldi berriari ekiteko prestatzen ari dira Joan Peñarroyaren gizonak (Igandea, 17:00). Lehen proba txapelketa ofizialean, aurre-denboraldiko neurketa guztiak irabazi ondoren. Khalifa Diopek, Codi Miller-McIntyrek eta Chima Monekek lehen aldiz jantziko dute kamiseta urdin-gorria txapelketa ofizialean. Gainera, Nico Mannionek eta Nikos Rogkavopoulosek debuta egingo dute Endesa Ligan. 23/24 denboraldia garaipen batekin hasi nahi du Baskoniak.
Bi taldeek 49 aldiz neurtu dituzte indarrak Endesa Ligan eta horietatik 37tan atera dira garaile gasteiztarrak. Igande honetan (17:00), Baskoniak el Pazora bidaiatuko du 23/24 denboraldiko lehen garaipena lortzeko helburuarekin.