Baskoniaren jarraitzaileek gustukoen duten jokalarien ONE TEAM kamiseta sinatuta lortzeko aukera izango dute. Gainera, lortutako diru guztia Gizarterako Elkarterako izango da.
Gaurtik aurrera, aurreko abenduaren 2an Galatasarayren aurka jokatutako partidaren ONE TEAM kamisetak enkantean jarriko dira. Enkantearen bitartez lortuko den diru guztia Gizarterako Elkarterako izango da, 5+11 Fundazioarekin batera baztertze arriskuan dauden haur eta gazteei laguntzen diena.
Enkantea www.ebay.com plataformaren bitartez burutuko da. Beharrezkoa izango da ebay-eko kidea izatea enkantean parte hartzeko.
www.tiendabknda.com web gunean aurkituko duzu enkanterako linka.
Kamisetaren prezioa 50 eurotan hasiko da. Aste bakoitzean bi jokalarien kamiseta lortzeko aukera egongo da.
Ekipazioa, Baskonia-Alavés Denda Ofizialean jaso ahalko da doan, edo etxean 72 ordutan 7.25 euro gehiagorengatik, edo 24 ordutan 10.88 euro gehiagorengatik.