Dusko Ivanovicen gizonek europako txapelketa amaitu dute Real Madrilen aurkako playoff-eko hirugarren neurketan erori ondoren.
Gasteiztarrek harrotasunez amaitu dute Euroleagueko denboraldi bikaina, bost urteren ondoren playoff-ean parte hartuz. Dusko Ivanovicen gizonek agur esan diote Europako txapelketari Real Madrilen, fase erregularreko liderraren, aurka galdu ostean, Berlinen jokatuko den finalaren atariko kanporaketako hirugarren neurketan.
Denboraldi on baten ondoren, Baskoniak zortzigarren postuan amaitu zuen europako liga erregularra, 18 garaipen eta 16 porroteko balantzearekin, Top 8-ra sailkatzeko Play-In formatu berritzailea jokatuz. Kanporaketako lehen lehian Maccabiren aurka erori bazen ere, talde euskaldunak playoff-erako txartela lortu zuen Virtusen aurka, zaleen babesarekin, garaipena lortu ostean.
Bost urteren ondoren, talde urdin-gorria europako zortzi talderik onenen artean sailkatu zen, playoff-etan fase erregularreko liderraren aurka jokatuz. Amaieraraino borrokatu bazuen ere, Baskoniak ezin izan zuen Real Madrilen aurkako kanporaketa gainditu, Euroleagueko 23-24 denboraldiari agur esanez.
Denboraldi honetan, talde euskaldunak kontinenteko talde erreferenteetako bat dela erakutsi du, jokoaren hainbat alderdietan bost talderik onenen artean kokatuz, hala nola, puntuetan, hirukoetan, asistentzietan eta erreboteetan. Gainera, fase erregularrean playoff-era iritsi diren talde guztiak garaitzea lortu du, Monako izan ezik.
Turkish Airlines Euroleagueko saskiratzailerik (19.2) eta hiruko egilerik (3.8) onena bezala amaitu du Markus Howardek. Bestalde, Codi Miller-McIntyre izan da asistentzia emaile nagusiena, neurketako 7.2 saskiratze pase eman ondoren. Baskoniako kapitain Tadas Sedekerskis izan da denboraldiko hirugarren erreboteatzaile nagusiena, lehiako 6.8 aldaratze harrapatuz.
Baskoniak harrotasunez amaitu zuen denboraldia, bere zaleei gozaraziz eta Europan zehar Baskonia Izaera zer den erakutsiz.