Urdin-gorriek Natxo Lezkanoren taldearen aurka jokatuko dute Endesa Ligako 19. jardunaldian
Ligako hitzordu berri bat Dusko Ivanovicen gizonentzat igande honetan (17:00). Pasaden astean Baxi Manresa gainditu ondoren, Baskoniak Andorraren bisita jasoko du garaipen berri bat lortzeko helburuarekin. Etxeko txapelketan batzen jarraitzeko eta sailkapeneko goiko postuetara itzultzeko borrokatuko du Baskoniak.
7º Baskonia (10 garaipen eta 8 porrot): Manresa 82 eta 90-eko markagailuarekin gainditu ondoren, urdin-gorriak bigarren itzuliko bolada onari eutsi nahi diote. Buesa faktorea garrantzitsua izango den neurketa. Urdin-gorriek etxean jokaturiko azken 10 norgehiagoketatik, 8tan lortu dute garaipena. Igande honetan (17:00), Baskonia tenplura itzuliko da Endesa Ligako 11. garaipena erdiesteko asmoarekin. 14 puntu, 7,3 errebote eta 20-ko balorazioarekin, Chima Moneke da taldeko jokalaririk nabarmenena.
12º Morabanc Andorra (7 garaipen eta 11 porrot): Endesa Ligako azken hiru norgehiagokak irabazita, Natxo Lezkanoren gizonak momentu onean iritsiko dira neurketara. Entrenatzaile bizkaitarrak lesionaturik dauden Tyson Perezen eta Stan Okoyeren bajak izango ditu. Jokatzeko prest egongo dena txapelketa osoko laugarren jokalaririk baloratuena den Jean Montero izango da (17,7 BAL).
Baskoniak eta Morabanc Andorrak 24 aldiz neurtu dituzte indarrak, garaipenen balantzea 16koa izanik gasteiztarrentzat eta 8koa andorrakoentzat. Igande honetan (17:00) elkarren aurka jokatuko dute berriz ere eta zaleen babesean, Dusko Ivanovicen gizonak Endesa Ligako garaipen berri bat lortzen ahaleginduko dira.