Dusko Ivanovicen gizonak Euroleagueko erreskadako bosgarren garaipena lortzen ahaleginduko dira.
Erronka berri bat urdin-gorrientzat ostiral honetan (20:30) Monakoren bisita jasota. Zurbanoko pabilioia entretenimenduaren erdigunea izango da berriro ere, saskibaloirik onenaz gain, bertaratutakoek Fredy Beatsen, atarikoan, eta Abraham Mateoren, norgehiagoka amaitutakoan, musika emanaldiez gozatzeko aukera izango dutelako. Guzti hau, Enrique Tomasen eskutik zaleen eskura egongo diren Tomasoi ogitarteko on batekin batera. Bi taldeek bosgarren aldiz neurtuko dituzte indarrak Euroleaguen eta Baskoniak batzen jarraitu nahi du Obradovicenen aurka.
10º Baskonia (5 garaipen eta 4 porrot): Pasaden asteko lehia guztietan garaipena lortu ondoren, talde urdin-gorria momentu onean iritsiko da norgehiagokara. Ostiral honetan (20:30) eta Monakoren aurka, europako erreskadako bosgarren garaipena lortzen ahaleginduko dira Dusko Ivanovicerenak. Neurketa berezia Chima Monekerentzat, txapelketako jokalaririk baloratuenak (23.6 BAL) pasaden denboraldian bere talde izandakoaren aurka jokatuko du.
6º AS Monako (5 garaipen eta 4 porrot): Real Madrilen aurka europako azken partida galtzetik iritsiko da Zurbanoko pabiloira monakoko taldea. Aurreko denboraldiarekin alderatuta lau aurpegi berri ditu, nahiz eta oraindik ez diren guztiz sartu teknikari serbiarraren taldean. 17,2 puntu, 5,2 asistentzia eta 18,4-ko balorazioarekin, baskoniako jokalari izandako Mike James da Obradovicenen jokalaririk baloratuena.
Ostiral honetan (20:30), Baskoniak eta Monakok elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak, saskibaloiaz gain, Abraham Mateoren kontzertuaz gozatzeko aukera egongo den norgehiagokan. Buesa Arenak beste gau ahaztezin bat biziko du, non Baskoniak, zaleen babesean, Euroleagueko erreskadako bosgarren garaipena lortu nahi duen.