Pablo Lasoren gizonek Monakoko taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Turkish Airlines Euroleaguen sentsazioak berreskuratzeko helburuarekin.
Ostegun honetan, 20: 30etatik aurrera, Baskoniak asteko Europako bigarren erronkari egin beharko dio aurre Buesa Arenan. Bi taldeak pasaden jardunaldian galtzetik iritsiko dira norgehiagokara: Baskonia Anadolu Efesen aurka eta Monako Izar Gorriaren aurka. Zaleen babesean, Pablo Lasoren gizonek suspertzea eta sailkapenean gora egiteko aukera emango dien garaipena lortzea izango dute helburu.
11. Baskonia (4 garaipen eta 5 porrot): Txapelketan lortutako garaipenen balantzea orekatzeko helburuarekin egingo diete aurre lehia honi Lasoren gizonek. Asteko lehen neurketan Monakoren aurka azken minutuetan erori ondoren, entrenatzaile gasteiztarraren mutilak suspertzen ahaleginduko dira Monakori aurre egiteko eta zaleen babesean batzen jarraitzeko. Urdin-gorrien errebotearen kontrola nabarmena izaten jarraitzen du, arlo horretan sailkapenaren gorenean kokatuz. Gainera, Baskoniak txapelketako osoko hiruko egilerik onena du taldean: Markus Howard, norgehiagokako 3,2 jaurtiketa saskiratuz.
7. Monako (5 garaipen eta 4 porrot): Sasa Obradovicek zuzentzen duen taldea zazpigarren postuan kokaturik ageri da eta, Izar Gorriaren aurka etxean galdu ondoren, sentsazio onak berreskuratzeko intentzioarekin iritsiko da. Mike Jamesek eta Elie Okobok gidatuta, Monako, txapelketa osoan biko jaurtiketa gehien sartzen dituen bigarren talderik onena da, neurketako 22,9 saskiraketa erdietsiz.
Baskoniak eta Monakok zazpigarren aldiz neurtuko dituzte indarrak EuroLeagueko historian. Aukera berri bat Pablo Lasoren taldeak garaipena lortzeko Europako txapelketan.