Dusko Ivanovicen gizonek EuroLeague-ko 13. garaipena erdietsi dute Oded Kattashenen aurka.
Urdin-gorriek neurketa handia jokatu dute Buesan txapelketa kontinentalean batzen jarraitzeko. Baskoniak lehen laurdeneko markagailua irauli eta neurketaren agintea hartu du 13. garaipena lortzeraino. Talde joko ona erakutsitz, 6 jokalarik 10 puntuko balorazioa gaindituta, Baskoniak zituen baja guztiei aurre egin dio. 10 puntu, 9 errebote, 3 asistentzia eta 26-ko balorazioarekin, Maik Kotsar izan da norgehiagokako MVP-a.
Maccabi aurretik jarri dira neurketako lehen minutuetan (8-11). 6 eta 0-eko partzial batekin, Baskoniak erantzun eta markagailuan aurretik jartzea lortu du lehen laurdena amaitzeko hiru minuturen faltan. Lehen hamar minutuak 20 eta 26-ko markagailuarekin amaitu da. Dusko Ivanovicen gizonek aukera gehiago izan dituzte erasoan eta puntu bakarrera jarri dira bigarren laurdenaren hasieran (28-29). 15 eta 6-ko partzial batekin, zortzi puntuko aldea lortu dute urdin-gorriek (43-35). Baskonia aurretik iritsi da atsedenaldira (54-47).
Gasteiztarrak indarberrituta atera dira aldageletatik, 8 eta 0-eko partzial bat ezarriz (62-47). Urdin-gorriek erraz topatu dute uztaila. Horrek 18 puntuko alde eman die hirugarren laurdena amaitzeko bi minuturen faltan. Neurketa 73 eta 63-ko markagailuarekin iritsi da azken hamar minutuetara. Dusko Ivanovicen gizonek aurkariaren presioa eutsi eta aldea handitzea lortu dute (81-67). Azkenean, Baskoniak Maccabiri irabazi dio 92 eta 82-ko markagailuarekin.
Txapelketako 13. garaipena lortuta, Baskoniak bere hurrengo erronkari begiratzen dio. Igande honetan (13:00) Lenovo Teneriferen aurka jokatuko dute etxetik kanpo Endesa Ligako jardunaldi berri batean.