Pablo Lasoren gizonek denboraldi berriko lehen neurketa jokatuko dute igandean.
Aurre-denboraldian neurtu ondoren, hasi da atzera kontaketa Baskoniaren proiektu berrirako. Igande honetan, 13: 00etatik aurrera, Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak denboraldiko lehen bidaia egingo du La Laguna Teneriferen aurka jokatzeko. Aurre-denboraldian, Baskoniak, Txus Vidorretaren taldearen aurka indarrak neurtzeko aukera izan zuen eta igande honetan lehen garaipena lortzeko borrokatuko du.
Coviran Granadari aurre-denboradiko azken neurketa irabaztetik iritsiko da La Laguna Tenerife. Kanariarrek bost fitxaketa berri egin dituzte udan: Lluís Costa, Payton Willis, David Kramer, Tomas Scrubb eta Kostas Kostadinov. Txus Vidorretarenek kanpoko jokoa indartu dute 4 jokalari berrirekin. Gainera, Giorgi Shermadini eta Ilimane Diopen kontratuak berritu dituzte.
Urdin-gorrien partetik, Pablo Lasorenek azken prestaketak burutzen ari dira etxetik kanpo debuta egiteko. Kamar Baldwin, Trent Forrest, TLC eta Donta Hall fitxaketa berrien debuta izango da Endesa Ligan. Ognjen Jaramazek badu esperientzia txapelketan, 2018-19 denboraldian San Pablo Burgosekin 18 norgehiagoka jokatu ondoren.
Baskonia motorrak berotzen ari da denboraldi berri baterako. Bertan, Pablo Lasoren gizonek lehen garaipena bilatuko dute sasoia modurik hoberenean estreinatzeko.