Buesa Arenak omenaldi hunkigarria egingo dio Scolari ostiral honetan, Partizanen aurkako partidaren atarian.
Talde gasteiztarrak zazpi denboraldiz baskoniako jokalari izandakoa omenduko du ostiral honetan. Luis Scolaren elastikoa pabiloi urdin-gorriko goialdean geldituko da betiko Baskonia eta Partizanen arteko partidaren atarian (20:30).
Talde urdin-gorrian jokatu zituen zazpi denboraldietan hainbeste gozatu zuen pistara itzuliko da Luis Scola. Talde gasteiztarreko kapitaina izan zenak Liga bat (01-02), hiru Errege Kopa (01-02, 03-04 eta 05-06) eta hiru Superkopa (05,06 eta 07) irabazi zituen. Honez gain, hirutan sailkatu zen Euroleagueko Lauko Finalerako (05, 06 eta 07).
Duela 23 urte, 2000. urteko urriaren 22an, egin zuen debuta baskoniarekin argentinarrak Joventuten aurkako neurketan. Geroztik, kamiseta urdin-gorria 447 norgehiagoketan defendatu zuen, 303 ACBn eta 144 Euroleaguen, urdin-gorri gisa partida gehien jokatu dituen klubaren historiako laugarren jokalaria izanik.
Scola, klubeko jokalaririk enblematikoenetako bat, izango da Partizanen aurkako partidaren atariko protagonista nagusia. Buesa Arenako txalo zaparrada handiaren ondoren, kamiseta erretiratuko zaio, eta betiko egongo da Zurbanoko pabiloian.