Pablo Lasoren gizonek amore eman dute talde kanariarraren aurka etxeko txapelketako seigarren jardunaldian.
Euskal taldeak ezin izan du Jaka Lakovicen taldea gainditu azken laurdenean. Urdin-gorriek, azken laurdenera buruan sartu arren, ezin izan dute garaipena lortu Kanaria Handian. Trent Forrest izan da arabarren jokalaririk nabarmenean 18 puntu, 5 errebote eta 20-ko balorazioarekin.
Donta Hallen bi jaurtiketa librek estreinatu dute markagailua Kanaria Handian. Markus Howardek jarraian sartutako bi hirukori esker, baskoniarrek etxeko taldea aurreratu dute. Bi taldeen erasoko erritmoak markagailua berdinduta utzi du lehen laurdenean (23-21). Euskal taldeak martxa bat gehiago ezarri du eta 9 eta 2-ko partzial batekin, etxeko entrenatzailearen hutsartea eragin du. Zurbanokoen erasoko jokaldi oneak aldea handitzera eraman die. Kanaria Handia ez da atzean gelditu eta atsedenaldria 42 eta 48 iritsi da.
Aldageletatik bueltan, Dreamland Kanaria Handia indartsu atera da eta 8 eta 0-eko partzial batekin aurrea hartu du. Pablo Laso bere mutilen erreakzioa bilatzen ahalegindu da. Baskoniak erasoko erritmoa berreskuratu eta azken 10 minutuetara lau puntuko abantailarekin iritsi da (65-69). Jaka Lakovicen taldeak erritmoa handitu du erasoan eta aurretik jarri da zazpi minuturen faltan. Kanarietako taldearen erabaki onek garaipena eman diote etxeko txapelketako seigarren jardunaldian (92-86).
Pablo Lasoren gizonek denboraldiko jardunaldi hirukoitzeko bigarren astea itxi dute eta hurrengo erronketara begira daude. Urdin-gorriak Bartzelonara joango dira, Barçaren aurka, Europako hurrengo lehia jokatzeko (ostirala, 20:30). Igandean berriz (17:00), Endesa Ligako beste neurketa bati egin beharko diote aurre Buesa Arenan Hiopos Lleidaren aurka.