Pablo Lasoren gizonek Turkish Airlines Euroleagueko bosgarren garaipena batu dute Zalgiris Kaunasen aurka.
Garaipen garrantzitsua baskoniarentzat Europako txapelketan. Pablo Lasoren gizonak bikain aritu dira defentsan bigarren zatian eta talde lituaniarra gainditzea lortu dute txapelketako 12. jardunaldian (70-83). Sei jokalari urdin-gorrik gainditu dute hamar puntuko balorazioa, Donta Hall izanik jokalaririk nabarmenena 14 puntu, 11 errebote eta 25-eko balorazioarekin.
Bi taldeen saskiraketak neurketa irekitzeko Zalgirio Arenan. Pablo Lasoren gizonek aurrea hartu dute Donta Hallen gidaritzapean. Urdin-gorriak, erasoko jokoa aprobetxatuz, abantailarekin amaitu dute lehen laurdena (17-19). Baskonia erasoko erritmoa mantentzen ahalegindu da, baina etxeko taldea ez da atzean gelditu eta aurretik jartzea lortu du atsedenaldirako bost minuturen faltan. Andrea Trinchierik zuzendutako taldeak erabaki hobeagoak hartu ditu eta aldageletara zazpi puntuko aldearekin iristea lortu du (42-35).
Bigarren zatiaren hasieran, Zalgirisek azeleragailua zapaldu du, gasteiztarrekiko aldea handituz. Baskoniaren defentsa gogortu egin da eta horrek korrika egiteko eta saskiraketak lortzeko aukera eman dio, lituaniarren diferentzia murriztuz neurketako azken hamar minutuei begira (57-52). Saskira begira izandako portzentaje onak, markagailua iraultzeko aukera eman dio. Zagiris hurbiltzen ahalegindu da, baina gasteiztarrek izaera erakutsi dute etxetik kanpo garaipen garrantzitsu bat lortzeko (70-83).
Euroleaguen batu ondoren, Pablo Lasoren gizonek etxeko txapelketako erronka berri bati egin beharko diete aurre igande honetan. Baskonia etxera itzuliko da Valentzia Basketen bisita jasotzeko.