Dusko Ivanovicen gizonek Euroleagueko 17. garaipena batu dute, europako hurrengo faserako txartela lortuz.
Garaipen garrantzitsua lortu du talde gasteiztarrak Madrilen, europako txapelketako liderraren aurka (91-95). Baskoniak izaera erakutsi du batzeko eta Euroleagueko hurrengo faserako txartela lortzeko. Markus Howardek garaipenera eraman du bere taldea 35 puntu (7 hiruko) eta 27-ko balorazioa erdietsita. Neurketa aparta txapelketa kontinentaleko 17. garaipena eskuratzeko.
Hasiera trabatua WiZink Centerren. Etxeko taldeak estreinatu du markagailua eta berehala erantzun dute gasteiztarrek, neurketa berdinduta mantenduz. Chus Mateorenek partidaren agintea hartu dute, Dusko Ivanovicen hutsartea eraginez. Aurkariak, urdin-gorrien portzentai baxuak baliatu dituzte aldea handitzeko (27-17). Baskoniak aurrerapausoa eman du erasoko jokoan eta portzentaiak hobetu ditu diferentzia murrizteko, lau puntura jarriz. Real Madrilek erritmoa berreskuratu du, atsedenaldira 48 eta 42-ko markagailuarekin iritsiz.
Gidoi berdina atsedenalditik bueltan. Bi taldeek ezin izan dute saskiraketarik lortu lehen bi minutuetan. Talde gasteiztarrak neurketaren agintea hartu du eta erasoko joko ona erakutsiz, aurretik jartzea lortu du azken hamar minutuei begira (64-65). 9 eta 2-ko partzial batekin, markagailua iraultzea lortu du klub merengeak. Dusko Ivanovicen gizonek izaera erakutsi dute, partidaren agintea berreskuratuz, beraien aldeko abantaila lortuz lau minuturen faltan. Baskoniak garaipen baliotsua lortu du WiZink Centerren (91-95), Play In-eko txartela lortuz.
Madrilen garaipen garrantzitsua lortu ondoren, talde gasteiztarrak valentziara bidaiatuko du Endesa Ligako hurrengo jardunaldia jokatzeko. Urdin-gorriek, talde taronjaren aurka neurtuko dituzte indarrak igandean (17:00).