Urdin-gorriek modurik onenean itxi dute astea Endesa Ligako bigarren garaipena lortuta.
Pablo Lasoren gizonek egindako talde lan bikain bati esker, Baskoniak Endesa Ligako bigarren garaipena erdietsi du Bartzelona 89 eta 93 gainditu ondoren. Neurketa honetan, 6 jokalari urdin-gorrik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. Trent Forrest izan da jokalaririk nabarmenena 19 puntu, 6 errebote eta 27-ko balorazioarekin.
Talde katalana aurretik jarri da lehen saskiraketetan (5-2). Pablo Lasoren mutilek azkar erantzun dute Palaun eta 6-13-ko partziala ezarri dute neurketare agintea hartuz. Erabaki onak hartuta, Bartzelonak abantaila hartu du lehen laurdenaren amaieran (26-21). Gasteiztarrek beste martxa bat jarri dute lehian, aurkariaren defentsan zuloak aurkituz eta markagailua irauliz 2 eta 11-ko partzial batekin (28-32). Talde urdin-gorriak hiru puntuko errentarekin iritsi da atsedenaldira (38-41).
Lasoren gizonek ez dituzte besoak jaitsi aldageletatik irtetean eta aurretik mantendu dira. Aurkariek intentsitate handiagoa erakutsi badute ere aldea murrizteko (50-52), Baskoniak agintzen amaitu du hirugarren laurdena (62-68). Hasiera on batek zazpi puntuko errenta eman dio azken txanpan. Azkenean, Baskoniak 89-93 irabazi dio Bartzelonari, Endesa Ligako bigarren garaipena lortuz.