Dusko Ivanovicen gizonek Endesa Ligako hamabigarren garaipena batu dute.
Talde gazteiztarrak Monbus Obradoiro gainditu du zaleen babesean. Dusko Ivanovicen gizonek hasieratik hartu dute partidaren agintea eta etxeko txapelketako hamabigarren garaipena batu dute. Matt Costello (16 puntu, 7 errebote eta 22-ko balorazioa) eta Tadas Sedekerskis (10 puntu, 10 errebote eta 18-ko balorazioa) izan dira baskoniako jokalaririk nabarmenenak.
Hasiera trabatua Buesa Arenan. Bi taldeek ezin izan dute beraien erritmoa ezarri norgehiagokako lehen minutuetan. Baskoniak aurrerapausoa eman du erasoko jokoan, lehiako lehen abantailak lortuz (24-14). Moncho Fernandezenak ez dira atzean gelditu eta urdin-gorrien errenta hiru puntura murriztu dute. Baskoniak partidaren agintea berreskuratu eta aldea handitu dute, baina galiziarrek erasoko jokoa hobetu eta atsedenaldira sei puntuko desabantailarekin iritsi dira (44-38).
Aldageletatik bueltan, Baskonia dena emateko prest azaldu da eta defentsa onekin, korrika egiteko aukera izan dute, diferentzia handituz. Gasteiztarrak hamaika puntuko aldearekin iritsi dira azken laurdenera (66-55). Baskoniak bere horretan jarraitu du, aurkariarekin zuen abantaila ondo kudeatuz. Dusko Ivanovicen gizonek etxeko txapelketako hamabigarren garaipenarekin egin dira (89-79).
Dusko Ivanovicen gizonek hurrengo erronkei begiratzen diete. Baskoniak Munichera bidaiatuko du Euroleagueko hurrengo neurketa jokatzeko (asteartea, 20:00). Ostegunean (20:30), Maccabi Tel Aviven bisita jasoko dute eta astea Tenerifen amaituko dute, Lenovoren aurka (igandea, 13:00) Endesa Ligako jardunaldi berri bat jokatuz.