Pablo Lasoren gizonek etxeko txapelketako bederatzigarren garaipena batu dute Hiopos Lleidaren aurka.
Urdin-gorriek garaipen garrantzitsua lortu dute etxeko txapelketako bigarren itzuliko lehen norgehiagokan. Atsedenalditik bueltan, talde gasteiztarra nagusi izan da kantxan Trent Forrest, bere neurketa onena sinatuz, eta Chima Monekeren gidaritzapean.
Hasiera trabatua Barris Norden. Bi taldeen intentsitatea defentsan eta erasoko portzentai baxuek, puntuak markagailura igotzea galarazi dute. Etxekoen erasoko jokaldi onek norgehiagokako lehen abantailak lortzeko balio izan die (16-13). Donta Hall bere taldea gidatzeko helburuarekin kantxaratu da. Defentsan erakutsitako intentsitateak eta bi saskiraketek aurretik jarri dute bere taldea. Gerard Encuentraren gizonek partidaren agintea berreskuratu eta hamar puntuko diferentziarekin iritsi dira atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, Baskonia bere erritmoa ezartzeko helburuarekin sartu da. Bi minutu eta erdian, talde urdin-gorria markagailuan aurretik jarri da 0 eta 13-ko partzial batekin. Chima Monekeren gidaritzapean, neurketa aldatu egin da. Etxekoak ez dira atzean gelditu eta dena erabakitzeke iritsi da azken laurdenera. Pablo Lasorenek gehiago asmatu dute, garaipen garrantzitsua batuz Lleidan, bederatzigarrena etxeko txapelketan (74-78).
Astea itxi ondoren, Pablo Lasoren gizonek hurrengo erronkei begiratzen diete. Euroleagueko erronka berri batean, Baskoniak Bartzelonaren bisita jasoko du ostegun honetan, 20:30etatik aurrera. Igandean (12:30), Unicajaren aurka neurtuko ditu indarrak Andaluziako lurretan.