Pablo Lasoren gizonek Endesa Ligako bosgarren garaipena erdietsi dute Granadako Kirol Jauregian.
Garaipen garrantzitsuak eskuratu du euskal taldeak Pablo Pinen gizonen aurka. Urdin-gorriek etxetik kanpoko bigarren garaipena jarraian erdietsi dute Endesa Ligan sailkapenean gora egiteko. Baskoniako bost jokalarik gainditu dute hamar puntuko balorazioa: Tadas, Nikos, Khalifa, Kamar eta Chima, azken hau izanik nabarmenena 18-ko balorazioarekin.
Kapitain urdin-gorriak ireki du markagailua Granadako Kirol Jauregian. Etxekoek 9 eta 0-eko partzial batekin erantzun dute, neurketako lehen abantailak lortuz. Baskoniak defentsa gogortu eta erasoko erritmoa berreskuratu du, Pablo Pinekiko aldea murriztuz (20-18). Baskoniaren agresibitateak markagailuan aurretik jartzea ekarri du. Granadako taldea ez da atzean gelditu eta lehia berdinduta jarri du berriro (36-34).
Chima Monekeren hiru puntuko bi jokaldik markagailua irauli eta urdin-gorriak aurretik jarri ditu. Pablo Lasoren erasoko jokaldi onek hamar puntuko abantaila eman die azken laurdenari begira (50-60). Euskal taldea diferentzia mantentzen ahalegindu da, baina etxekoen aldeko 8 eta 0-eko partzial batek gasteiztarren abantaila hiru puntura ekarri du. Pablo Lasoren gizonek garaipena lortu dute Granadan (73-75) Endesa Ligako hamaikagarren jardunaldiko neurketan.
Etxeko txapelketan garaipen berri bat erdietsi ondoren, talde gasteiztarrak hurrengo neurketei begiratzen die. Baskoniak bidaiarekin jarraituko du, asteartean (20:05) Maccabiren aurka jokatuz Belgraden. Ostegunean berriz (18:45), Atenasen jokatuko du Panathinaikosen aurka Europako bigarren lehian. Urdin-gorriek Buesa Arenan itxiko dute astea Unicajaren bisita jasoz (12:30).