Urdin-gorriek asteko hirugarren garaipena lortu dute Valentzia Basket 83 eta 74 menderatu ondoren.
Valentzia Basketen aurka garaipena lortuta, baskoniak aste handia borobildu du. Bigarren zati on batek markagailuan aurretik jartzeko balio izan du, 83 eta 74-ko markagailuarekin amaitzen du, Endesa Ligako bosgarren garaipena lortzeko. Talde garaipen batean, Chima Monekek 18 puntu, 7 errebote eta 27-ko balorazioa erdietsi du.
6 eta 2-ko partziala urdin-gorrientzat partidaren hasieran. Aurkariaren erasoko jokoak berdinketa ekarri du lehen laurdeneko erdialdean (8-8). Defentsa on batzuei esker, Valentzia Basketek markagailua irauli du, lehen laurdena 15 eta 19-ko markagailuarekin amaitzeko. Bigarren laurdenean aurretik jarraitu du Alex Mumbruk zuzentzen duen taldeak (29-35). Dusko Ivanovicenak aldea murrizteko gai izan dira, atsedenaldira puntu bakarrera iritsiz (36-37).
Gasteiztarrak bikain atera dira aldageletatik eta 8 eta 0-eko partzial batekin partidaren agintea berreskuratu dute (44-37). Intentsitateak gora egin du eta Valentzia Basket neurketaren sartu da berriro puntu bakar batera jarriz (50-49). Baskoniak, kanpotik gehiago asmatuta, 10 puntuko aldea lortu du norgehiagoka amaitzeko sei minuturen faltan (67-57). Azkenean, Baskoniak garaipena lortu du 83 eta 74-ko markagailuarekin.
Valentzia mendean hartuta, talde arabarrak aste borobila itxi du hiru garaipenekin.