Baskonia indartsu egin da etxean, Euroleagueko erreskadako hirugarren garaipena lortuz Buesa Arenan.
Baskoniak Israel Gonzalezen taldearen aurka garaipena lortu zuen, lehen minututik nagusi izan zen norgehiagokan. Pablo Lasorenek Buesa faktoretik tira egin dute, etxean erreskadako hirugarren garaipena lortzeko. Talde joko bikain batean, lau jokalarik gainditu dute 10 puntuko balorazioa. Markus Howardek eraman du neurketako MVP-a 26 puntu eta 17-ko balorazioa erdietsita.
Baskonia modu paregabean kantxaratu da, jaurtiketa on batzuekin neurketako lehen abantailak lortuz (15-9). Israel Gonzalezenak lehian sartzen ahalegindu badira ere, urdin-gorriek aurretik amaitu dute lehen laurdena (24-13). Lasorenen erritmoak, bere horretan jarraitu du, diferentzia 20 puntura eramanez bigarren laurdenaren hasieran. Alemaniarrek etxekoen defentsak hutsuneak topatu dituzte, aldea zertxobait murriztuz. Lehen zatia 39 eta 29-ko markagailuarekin amaitu da.
Atsedenaldiaren ondoren, Berlinekoek, puntuak sartzen jarraitzeaz gain, Baskoniaren erasoko erritmoa geldiarazi dute eta 9 eta 14-ko partzial batekin, 8 puntura jarrai dira (48-40). Pablo Lasorenek erantzun egin dute eta Markus Howarden gidaritzapean, 14 eta 0-eko partzial bat ezarri dute berriz ere markagailuan ihes egiteko. Hirugarren laurdena 63 eta 40 amaitu da. Gasteiztarrak sendo mantendu dira eta Euroleagueko hirugarren garaipena erdietsi dute (80-57).
Baskonia etxeko hurrengo erronkan pentsatzen ari da dagoeneko. Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, Joventuten bisita jasoko dute Endesa Ligako jardunaldi berri batean.