Urdin-gorriek Natxo Lezkanoren taldea gainditu dute aste perfektu bat ixteko.
Dusko Ivanovicen gizoek batzen jarraitzen dute Endesa Ligan, Morabanc Andorraren aurka, 11. garaipena lortuz. Joseba Querejeta harrobiko jokalariak debuta egin zuen neurketa berezia. Lehen talde urdin-gorriarekin jokaturiko lehen minutuetan, norgehiagokako azken saskiratzea lortu zuen. 28 puntu eta 29-ko balorazioarekin, Markus Howardek eraman du partidako MVP-a.
Baskoniak, aurkariaren defentsan hutsuneak topatuta, markagailuan aurretik jarri da. Natxo Lezkanorenak suspertu egin dira eta kanpoko jokoan asmatuta, aurretik hamaitu dituzte lehen hamar minutuak (20-26). Dusko Ivanovicen gizonek aldea murriztea lortu dute 5 eta 0-eko partzial batekin. Morabanc Andorrak aurrerapausoa eman du erasoko jokoan eta berriz ere diferentzia handitzea lortu du. Baina urdin-gorriek borrokatu egin dute atsedenaldira aurretik iristeko (49-47).
Aldageletatik bueltan parekotasunak bere horretan jarraitu du. Gasteiztarrek martxa bat gehiago jarri dute aldea 9 puntura eramanez hirugarren laurdena amaitzeko bi minuturen faltan (73-64). Neurketa 76 eta 68-ko markagailuarekin iritsi da azken laurdenera. Baskoniak diferentziak 12 punturaino eraman du. Azkenean, talde urdin-gorria garaile atera da (108-95).