Pablo Lasoren gizonak garaipenaren bidera itzuli dira etxean.
Azken segundoetan erabaki den norgehiagokan, Baskoniak Europako txapelketako 12. garaipena erdietsi du Zalgiris 66 eta 65-eko markagailuarekin gainditu ondoren. 11 puntu, 8 errebote eta 18-ko balorazioarekin, Donta Hall izan da neurketako jokalaririk nabarmenena.
Urdin-gorriek ondo ekin diote lehiari 7 eta 2-ko partziala ezarrita. Lituaniarrek 7na berdindu dute, baina Baskoniak martxa bat gehiago jarri du lehen laurdena 18 eta 12-ko markagailuarekin bereganatzeko. Neurketa parekatuta mantendu da saskiratzeei dagokienez, baina Trinchierinek berriz ere neurketa berdintzea lortu du atsedenaldirako lau minuturen faltan (25-25). Amaieran estututa, Pablo Lasoren mutilek zortzi puntuko errentarekin iritsi dira lehen zatiaren bukaerara (38-30).
Intentsitatea mantendu egin da aldageletatik bueltan eta gasteiztarrek markagailuan aurretik jarraitu dute. Zalgirisek urdin-gorrien defentsan hutsuneak topatu ditu, bost puntura jarriz azken laurdenari begira. Baskoniak bederatzi puntuko errenta erdietsi du, baina bisitarien 5 eta 15-ko partzial batek, markagailua irauli du (61-62). Baskoniak amaieraraino borrokatu du garaipen berri bat lortzeko (66-65).