Dusko Ivanovicen gizonek garapen garrantzitsua erdietsi dute montenegroko entrenatzaileak baskoniaren aulkian 250 partida bete dituen egunean.
Talde euskaldunak txapelketako bederatzigarren garaipena lortu du Anadolu Efesen etxean, amaieraraino erabaki ez den norgehiagokan. Baskoniak izaera erakutsi du azken laurdenean eta garaipenarekin egin da istanbulen (80-87). Talde garaipen batean, bost jokalarik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. Markus Howard izan da neurketako saskiratzaile nagusiena 28 punturekin. 14 puntu, 9 errebote, 10 asistentzia eta 26-ko balorazioarekin, Codi Miller-McIntyre izan da jokalaririk onena.
Erritmoa eta intentsitatea partidaren hasieran. Efesek markagailua estreinatu du, baina Baskonia berehala jarri da aurretik. Etxekoak suspertu egin dira eta markagailua berdintzea lortu dute lehen laurdenaren amaieran (17-17). Bi taldeek partidren agintearekin egiten ahalegindu dira baina parekotasunak jarraipena izan du bigarren laurdenean. Atsedenaldira berdinduta iritsi da neurketa (36-36).
Bigarren zaitan, Codi Miller-McIntyreren erasoko bi jokaldi onek aurretik jarri ditu arabarrak. Erdem Canen gizonak ez dira atzean gelditu eta berdinketa ezarri dute markagailuan. Baskonia hiru puntu atzetik iritsi da azken laurdenera (60-57). Urdin-gorriek aurrerapausoa eman dute erasoko jokoan eta 10 eta 0-eko partzial batekin, aurretik jartzea lortu dute. Izaera erakutsiz, baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Euroleaguen (80-87).
Bidaia amaituta, baskoniak bere hurrengo neurketei begiratzen die. Datorren astean, urdin-gorriek bi erronka berri izango dituzte etxetik kanpo. Ostegunean (20:30), Armani Milanen aurka jokatuko dute eta bi egun beranduago (20:45), Gironaren aurka Endesa Ligako jardunaldi berri batean.