Talde arabarrak garaipen garrantzitsua lortu du zaleen aurrean.
Baskoniaren landutako garaipena Buesa Arenan, Turkish Airlines Euroleagueko koliderraren aurka. Pablo Lasoren gizonak jaun eta jabe izan dira hasieratik bukaerara, Europako txapelketan seigarren garaipena eskuratzeko. Talde lan on batean, lau jokalari urdin-gorrik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. Tadas Sedekerskis kapitaina eta Donta Hall izan dira jokalaririk nabarmenenak 23-ko balorazioarekin.
Bi taldeen saskiraketak neurketa irekitzeko. Euskal taldeak defentsa ona erakutsi du aurkariaren erasoa gelditzeko. Horrela, korrika egiteko eta saskiraketak lortzeko aukera izan du, markagailuko lehen abantailak lortuz. Markus Howardek hirukoekin, turkiarrekiko distantzia mantendu (26-12). Pablo Lasoren gizonak indartsu atera dira, Europako txapelketako koliderrarekiko aldea handitzeko asmoz. Baskoniaren defentsa onak Fenerbahçeren erasoko jokoa ezegonkortu du, atsedenaldira alde erosoarekin iritsiz (45-25).
Aldageletatik bueltan, Baskoniak bere erritmoa mantentzeko intentzioarekin kantxaratu da. Urdin-gorriak buruan jarraitu dute, baina Jasikeviciusen mutilek aurrerapausoa eman dute defentsan, etxekoen akats batzuk behartuz. Azken laurdenera 16 puntuko abantailarekin iritsi da talde gasteiztarra (63-47). Euska taldeak intentsitatea mantendu du neurketa osoan zehar garaipen garrantzitsu bat lortzeko (88-76).
Baskoniak hurrengo neurketei begiratzen die. Pablo Lasoren gizonek Munichera bidaiatuko dute, ostegunean (20:30), Bayernen aurka, Europako txapelketako jardunaldi berri bat jokatzeko. Igandean (12:30), derbia Miribillan Bilbao Basketen aurka.