Joan Peñarroyaren gizonek ezin izan dute etxeko txapelketako bosgarren garaipena lortu.
Malagako taldea hobetu sartu da neurketara eta 0 eta 9-ko partzial batekin lehen abantaila lortu du. Joan Peñarroyen gizonek Unicajaren defentsan hutsuneak topatu dituzte, saskiraketa errazagoak lortuz. Lehen laurdena 19 eta 25-eko markagailuarekin amaitu da. Baskonia, hasiera zail batetik suspertu da eta talde jokoa baliatuz, 35-eko berdinketa lortu du bigarren laurdenaren erdialdean. Urdin-gorriak aurretik jartzea lortu dute atsedenaldirako bi minuturen faltan. Azkenean, markagailua berdinduta iritsi da lehen zatiaren amaierara (44-44).
Atsedenaldi osteko lehen minutuetan parekotasunak jarraipena izan du. Ibon Navarroren gizonek hainbat jokaldi on kateatu dituzte 0 eta 11-ko partzial bat ezartzeko (50-61). Unicaja 60 eta 73-ko markagailuarekin iritsi da azken laurdenera. Baskoniak ez du saskiraketa errazik aurkitu eta Unicajak bere errenta mantendu du. Azkenean, Baskonia 84 eta 93-ko markagailuarekin erori da Unicajaren aurka.
Baskoniak jardunaldi bikoitzeko asteari begiratzen dio. Euroleaguen Panathinaikosi egingo dio bisita eta Endesa Ligan Andorrari.