Urdin-gorriak 94 eta 76 erori dira Zalgirisen aurka.
Markagailuan aurretik hasi badira ere, urdin-gorriek ezin izan dute lituaniarren erasoko jokoa gelditu. 12 puntu, 6 errebote eta 18-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da arabarren jokalaririk nabarmenena.
Neurketa parekatuta hasi da Zalgirio Arenan (7-7). Aurretik hasi bada ere, Baskoniak ezin izan du kaunasekoen erasoko jokoa gelditu eta lehen laurdenaren amaierara zortzi puntuko galerarekin iritsi da (25-17). Urdin-gorriek hiruko jaurtiketetan erakutsitako portzentai baxuak alde handitzea ekarri die Trinchieriren gizonei (36-24). Norgehiagoka 48 eta 34 iritsi da atsedenaldira.
Baskoniak gehiago asmatu du bigarren zatiaren hasieran. Zalgirisek baina aldea mantentzea lortu du hirugarren laurdenean zehar. Neurketa 71 eta 57 iritsi da azken laurdenera. Urdin-gorriek 4 eta 8-ko partziala ezarri dute, baina Zalgirisek hutsuneak topatzen jarraitu ditu baskoniaren defenrsan. Azkenean, Dusko Ivanovicen gizonek ezin izan dute garaipena batu Kaunasen (94-76).