Joan Peñarroyaren gizonek ezin izan dute Euroleagueko bigarren garaipena lortu greziarren aurka.
Baskoniak ezin izan du garaipena lortu Atenasen Panathinaikosen aurka 95 eta 81-eko markagailuarekin erori ondoren. Urdin-gorriek amaieraraino borrokatu zuten nahiz eta Joan Peñarroyak 8 jokalari besterik ez izan bere aginduetara. Nikos Rogkavopoulos, Dani Diez eta Khalifa Diopek ez zuten greziara bidaiatu eta Chima Monekek ez zuen kantxara salto egin. Gasteiztarrak aurretik hasi zuten neurketa baina Atamanen gizonek markagailua irauli eta garaipena lortu zuten. 9 puntu, 8 errebote eta 23-ko balorazioarekin, Tadas Sedekerkis izan zen talde arabarreko jokalaririk baloratuena.
Hasiera ona eman dio partidari Baskoniak, lehen minutuetan 3 eta 8-ko partziala ezarriz. Lehen laurdeneko erdialdean, Panathinaikosek markagailua berdintzea lortu du. Greziarren defentsa onak lehen laurdena aurretik amaitzea ekarri die (24-22). Baskoniaren puntuak behera egin dute bigarren laurdenean, Panathinaikosek zazpi puntuko errenta lortuz atsedenaldirako sei minuturen faltan. Baskoniak amaieraraino borrokatu du, baina aldageletara atzetik iritsi da (48-43).
Atsedenalditik bueltan, Atamanen gizonek 9 eta 5-eko partziala ezarri dute. Urdin-gorriak ez dira errenditu eta kanpotik asmatuz, aldea bi puntura murriztea lortu dute (61-59). Azken laurdenera 70 eta 66-ko markagailuarekin iritsi da. 5 eta 0-eko partzial batek entrenatzaile urdin-gorrien hutsartea eragin du. Neurketa guztian borrokatu ondoren, arabarrek ezin izan dute garaipena lortu Atenasen.
Baskoniak bere hurrengo Endesa Ligako norgehiagokari begiratzen dio. Igande honetan Morabanc Andorrari egingo dio bisita (17:00).