Pablo Lasoren taldea Joan Plazarenen aurka erori da.
Talde gasteiztarra Andorran erori da etxeko txapelketako 21. jardunaldian. 14 puntu, 5 errebote eta 22-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena.
Kolpe banaketa norgehiagoka irekitzeko. Bi taldeen arteko parekotasunak bere horretan jarraitu du lehen zortzi minutuetan. Pablo Lasoren gizonek aurrerapausoa eman dute erasoko jokoan, lehen laurdena 18 eta 24 amaituz. Etxeko taldeak estutu egin du defentsan, Baskoniari saskiraketak galaraziz. Bi hiruko erdietsita, Morabanc Andorra aurretik jarri da. Talde euskalduna bi puntuko desabantailarekin iritsi da aldageletara (43-41).
Bigarren zatian, Joan Plazak zuzentzen duen taldeak baskoniarren erasoa gelditu du, markagailuko aldea hartuz. Urdin-gorriak erasoko erritmoa berreskuratzen ahalegindu dira, baina laurdena 74 eta 61 amaitu da. Nikosek eta Timek erreskadan lortutako bi hirukorekin, Baskoniak hiru puntura hurbiltzea lortu du. Azkenean, etxeko taldea nagusitu da (93-88).
Baskonia bere hurrengo neurketei begira da dagoeneko. Urdin-gorriek etxean jokatuko dute datorren astean. Zalgiris (osteguna, 20:30) izango da Zurbanoko pabiloia bisitatzen lehena, Euroleagueko lehia berri batean. Igandean, hilak 17, Dreamland Kanaria Handia izango da gasteiztarren aurka neurtuko dena.