Talde urdin-gorriak Surne Bilbao Basket menderatu zuen aurre-denboraldiko bosgarren neurketan (81-72).
Iraurgi ISB-k bere 50. urteurrena ospatzen zuen egunean Baskoniak Euskal Kopa irabazi zuen Surne Bilbao Basketen aurka. Goraino bete zen Azpeitiako kiroldegian, talde urdin-gorriak titulua bereganatu zuen bilbotarren aurka. Neurketa MVP-a Donta Hall izan zen 7 puntu, 5 errebote eta 17-ko balorazioarekin.
Neurketaren lehen minutuetan bi taldeen arteko saskiratze trukea izan zen protagonista (12-13, 5. minutua). Joera berdina lehen zatiko bigarren zatian Surne Bilbao Basketen aldeko markagailuarekin (23-24). Jarraian 8 puntu erdietsita, Markus Howardek aurretik jarri zuen Baskonia (35-28, 14. minutua). Pablo Lasoren gizonek erritmoa ezarri zuten kantxan aldageletara 8 puntuko abantailarekin iristeko (45-37).
Atsedenaldiaren ondoren, gasteiztarren aldeko diferentzia mantendu zen talde osoaren defentsako lan onari esker (52-45, 25. minutua). Baina, Ponsarnauren mutilek aldea bi puntura murriztea lortu zuten 10 minuturen faltan (61-59). Parekotasun handia azken minutuetan, bilbotarren defentsa gogorrak markatutako partzialean (66-66, 35. minutua). Lasoren mutilek 15 eta 6-ko partzial bat ezarri zuten garaipena bereganatzeko (81-72).
Baskoniak Euskal Kopa irabazi zuen aurre-denboraldiko bosgarren neurketan. Pablo Lasoren gizonek igande honetan (19:00) jokatuko dute Zaragozan azken-aurreko lagunartekoa.