Dusko Ivanovicen gizonek ASVEL gainditu dute europako txapelketan batzen jarraitzeko.
Bigarren zatian handi batek Euroleagueko laugarren garaipena jarraian eman die urdin-gorriei Lyonen. Lehen bi laurdenetan talde frantziarrak izn du partidaren agintea baina aldageletatik bueltan, Baskoniak markagailua irauli du europako txapelketan balantze positbioa jartzeko (5-4). 35 puntu eta 8 hirukorekin, Markus Howardek bere puntu errekorra ezarri du Euroleaguen. 19 puntu, 13 errebote, 6 asistentzia eta 35-eko balorazioarekin, Chima Moneke izan da norgehiagokako jokalaririk onena.
Etxekoak erasoan gehiago asmatuz atera dira neurketara, lehen diferentziak lortuz. ASVELEN aldeko partzial batek aldea hamar puntura eramatea ekarri du (25-15), Dusko Ivanovicen hutsartea eraginez. Lehen hamar minutuak 30 eta 20-ko markagailuarekin amaitu dira. 9 eta 5-eko partzial batekin, diferentzia handitu egin da bigarren laurdeneko hasieran (39-25). Defentsa on baten bitartez, urdin-gorriek etxekoen saskiraketak galarazi eta aldea bost puntura ekarri dute atsedenaldirako bi minuturen faltan (45-40). Aldageletara 49 eta 42-ko markagailuarekin iritsi da.
Markus Howard handi baten gidaritzapean, 11 puntu, Baskonia bi puntura jarri da (58-56). Kanpotik asmatuta, talde arabarrak 0 eta 9-ko partzial bat lortu du, azken laurdenera 65 eta 73-ko markagailuarekin iritsiz. Urdin-gorriak ASVELEN presioa mantentzeko gai izan dira Euroleagueko laugarren garaipena jarraian erdiesteko (81-88).
Baskoniak asteko bigarren garaipena lortu du. Igande honetan (17:00), Buesa Arenara itzuliko da Valentzia Basketen aurka Endesa Ligako jardunaldi berri bati aurre egiteko.