Talde gasteiztarrak 17 hiruko erdietsi zituen Bayernen aurka.
Saririk gabeko ahalegina talde alemaniarraren aurka luzapenean amore eman zuten Dusko Ivanovicen gizonena. Urdin-gorriek 17 hirukorekin bukatu zuten norgehiagoka, klubak Euroleagueko neurketa batean ezarritako bigarren markarik onena berdinduz. Errekorra iragan denboraldiko Izar Gorriaren aurkako garaipenean ezarri zen, 19rekin.
Markus Howardek horietatik zazpi saskiratu zituen. Vanja Marinkovicek eta Codi Miller-McIntyrek launa erdietsi zituzten, hiru segundoren faltan joko-antolatzaile estatubatuarrak luzapena behartzeko lortu zuena tartean. Costellok beste bi gehitu zituen, guztira 17ra iritsiz.