Baskonia etxera itzuliko da asteko Turkish Airlines Euroleagueko bigarren norgehiagoka jokatzeko.
Dusko Ivanovicen gizonak Gasteizera itzuliko dira asteko lehen lehian Monakoren aurka erori ondoren. Aukera berri bat, Zurbanoko pabiloian, txapelketa kontinentalean garaipen berri bat erdiesteko (ostirala, 20:30). Urdin-gorriek Olympiacosen aurka neurtuko dituzte indarrak europako txapelketako 21. jardunaldian. Baskoniarrek etxean indartsu izateko eta, lehen itzuliko partidan egin zuten bezala, talde greziarra mendean hartzeko borrokatuko dute.
11º Baskonia (10 garaipen eta 10 porrot): Partida oso garrantzitsua izango da montenegroko entrenatzailearentzat, Baskoniako aulkian bere 750 partida zuzenduko baitu. Dusko Ivanovicek historia egiten jarraitzen du, talde gasteiztarreko entrenatzailerik ohoratuena izanik. Talde euskalduna greziarrari aurre egiten saiatuko da, sailkapenean postuak igo ahal izateko. 14,3 puntu, 7,2 errebote eta 19,1-eko balorazioarekin, Chima Moneke da urdin-gorrien jokalaririk nabarmenena.
6º Olympiacos Piraeus (11 garaipen eta 9 porrot): Georgios Bartzokasek zuzentzen duen taldeak Bartzelonaren aurka galdu ondoren iritsiko da Buesa Arenara. Greziarrek urdin-gorriek baino garaipen bat gehiago dute. 15,7 puntu, 5,2 errebote eta 17,7-ko balorazioarekin, baskoniako jokalari ohi Alec Peters da Pireokoen jokalaririk nabarmenena.
Elkarren aurka 47 aldiz indarrak neurtu dituzten bi taldeen arteko lehia historikoa. Turkish Airlines Euroleagueren hasieratik inoiz hutsik egin ez duten bi talde. Gainera, Baskoniak europako eliteko 300 neurketa beteko ditu etxean.