Hegaleko serbiarrak eta entitate urdin-gorriak agur esan dute elkarrekin hiru denboraldi pasa ondoren.
Vanja Marinkovicek eta Baskoniak 2021-eko udatik zuten harremanari amaiera eman diote. Urdin-gorri bezala, 198 neurketa jokatu ditu serbiarrak, 94 Endesa Ligan eta 104 Euroleaguen.
Baskoniako zaleegan arrastoa utzi eta azken denboraldian europako saskibaloiko txapelketarik onenean 11 puntu, % 38,4 hiruko jaurtiketetan, eta 8,7-ko balorazioa erdietsi duen jokalaria. Endesa Ligan 11,5 puntu eta 8,3-ko balorazioa lortu du azken denboraldian.
Serbiarrak agur gutuna utzi nahi izan die Baskoniako zaleei:
Klubak zorterik onena opa dio Vanja Marinkovici, eta eskerrak eman nahi dizkio bere profesionaltasunagatik eta konpromisoagatik kolore urdin-gorriak defendatu dituen denbora guztian. Baskonia beti izango da zure etxea, Vanja!