Dusko Ivanovicen gizonek ezin izan dute Euroleaguen batu.
Baskoniak ezin izan du Valentzia Basketen aurka garaipena lortu (62-77). Neurketa berezia urdin-gorri bezala debuta egin duen Jordan Theodorentzat, 9 puntu, 2 asistentzia eta 10-eko balorazioa lortuz. 16 puntu, 5 errebote eta 18-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena.
Talde gasteiztarra erasoan gutxi asmatuta atera da neurketara. 5 eta 12-ko partzial batekin, Alex Mumbrurenak agintea hartu dute norgehiagokako lehen minutuetan. Baskoniak aldea murriztu eta lehen laurdena 13 eta 16-ko markagailuarekin amaitu da. Valentziak erasoko joko onarekin jarraitu du bigarren laurdenean. Neurketa 29 eta 45-eko markagailuarekin iritsi da atsedenaldira.
Dinamika berdina aldageletatik bueltan. Baskonia markagailuan gerturatzen ahalegindu bada ere, talde taronjak erantzun egin du eta urdin-gorriak 10 behera (48-58) iritsi dira azken laurdenera. Gasteiztarrek beraien bertsiorik onena atera dute 3 puntura jartzeko (56-59). 1 eta 12-ko partzial batekik, bisitariek aldea handitu dute, 62 eta 77-ko markagailuarekin garaipena lortuz.