Dusko Ivanovicen gizonek ligako bi jardunaldi jokatuko dituzte aste honetan.
Aste berri bat urdin-gorrientzat. Ostiralean, 18:15etatik aurrera, UCAM Murtziaren aurka neurtuko dituzte indarrak Buesa Arenan eta bi egun beranduago madrilera bidaiatuko dute Chus Mateok zuzentzen duen taldearen aurka jokatzeko (igandea, 18:30). Endesa Ligako fase erregularreko azken bi lehiak, non Baskoniak 19 garaipenekin bukatu nahi duen eta Manresak bere hurrengo hitzorduetan estropezu egin dezan itxaron playoff-etan sartzeko.
Denboraldi erregularreko azken neurketa Buesan. Baskoniak UCAM murtziaren bisita jasoko du ostiral honetan, 18:15etatik aurrera. Sito Alonsorenak Unicajaren aurka erortzetik (96-71) eta sailkapenean zazpigarren postura erortzetik iritsiko dira. 21. garaipena batuta, Endesa Ligako final-laurdenetarako txartela lortzea bilatuko du murtziarrek. UCAM Murtzia da txapelketa osoan zehar baloi gehien berreskuratzen dituen bigarren taldea (neurketako 9.16 baloi lapurtuz). Zaleen babesean, garaipen berri bat lortzen ahaleginduko da Baskonia.
Bi egun beranduago, Dusko Ivanovicen gizonek madrilera bidaiatuko dute 34. jardunaldiko norgehiagokari aurre egiteko Chus Mateok zuzentzen duen taldearen aurka (igandea, 18:30). Baskonia eta Real Madrid, txapelketa osoko hirugarren eta laugarren talderik saskiratzaileenak dira hurrenez-hurren. Azken neurketa honetan erabakiko da Baskonia Endesa Ligako playoff-etan sartuko den edo ez.
Etxeko txapelketako bi lehia garrantzitsu aste honetan. Baskonia fase erregularreko azken bi neurketak irabazteko helburua izango du.