Joan Peñarroyaren gizonek Endesa Ligako bigarren garaipena erdietsi dute giro paregabe batean.
Denboraldiko bigarren garaipena urdin-gorrientzat, lehena etxean, Surne Bilbao Basketi 92 eta 72-ko markagailuarekin gainditu ondoren. Lehen zatian atzetik joan eta gero, talde arabarrak Baskonia izaera atera du partidaren agintea hartzeko eta azkenean, derbia irabazteko. 6 jokalari urdin-gorrik gainditu dute hamar puntuko balorazioa. 14 puntu, 6 errebote, 4 asistentzia eta 24-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da arabarren jokalaririk nabarmenena.
Buesa Arenako derbia oso parekatua hasi da. Etxekoen saskiraketek, Jaume Ponsarnaurenen gizonek erantzuna zuten, markagailuan aurretik jarriz lehen laurdena amaitzeko bi minuturen faltan (14-16). Etxekoek defentsa ona erakutsi badute ere, lehen hamar minutuak bi puntu azpitik amaitu dute (18-20). Baskonia indar guztiarekin atera da eta markagailua irauli du bigarren laurdeneko hirugarren minutuan (25-23), Surne Bilbao Basketeko entrenatzailearen hutsartea eraginez. Baskoniak erasoan asmatzen jarraitu du eta atsedenaldira aurretik iritsi da (40-31).
Energiak berrituta atera dira atsedenalditik urdin-gorriak eta defentsa on batekin, aldea handitzen joan dira (53-42). Gasteiztarren nagusitasunak 67 eta 47-ko markagailua utzi du azken hamar minutuetarako. Baskoniak intentsitatea mantendu du azken laurdenean eta derbiarekin egin da (92-72).
Baskoniak Endesa Ligako bigarren garaipena lortu du, lehena etxean, 15.504 zaleren aurrean. Giro paregabea tenpluko denboraldiari ekiteko.