Pablo Lasorenek Surne Bilbao Basketi irabazi diote asteko azken neurketan.
Baskoniak balantze positiboarekin amaitu du astea Surne Bilbao Basketi 67 eta 69 irabazita Miribillan, bere bigarren garaipena batuz bost egunetan. Talde joko on batekin, lau jokalarik hamar puntuko balorazioa gaindituz, urdin-gorriek denboraldiko Endesa Ligako lehen derbia bereganatu dute. 24 puntu, 8 errebote eta 34-ko balorazioarekin, Chima Moneke izan da jokalaririk nabarmenena.
Pablo Lasoren gizonek lehen zati ona jokatu dute, 4 eta 10-eko partzial batekin neurketako lehen abantailak lortuz. Jaume Ponsarnauren gizonek kanpotik asmatzea bilatu dute markagailuan aurretik jartzeko, baina Baskoniaren sendotasunak lehen laurdena aurrerik amaitzea ekarri dio (14-20). Bigarren laurdenean, bi taldeen arteko saskiratzeak etengabekoak izan dira, diferentzia sei puntutan mantenduz laurdenaren aurrera joan den einean. Lehen zatia, Baskoniaren aldeko zortzi puntuko abantailarekin amaitu da (32-40).
Baskonia aurretik mantendu da aldageletatik bueltan, diferentzia handituz 6 eta 11-ko partzial batekin (38-51). Urdin-gorriek mantentzen jakin dute, hirugarren partziala bereganatuz (48-57). Surne Bilbao Basketek martxa bat ezarri du defentsan, eraso urdin-gorrian akatsak eraginez eta aldea lau puntura murriztuz. Azkenean, Baskonia indartsu mantendu da, derbia irabaziz (67-69).