Euskal taldeak 04-05 denboraldian jantzitako kamiseta eramango du Zalgirisen aurkako Europako norgehiagokan.
Baskoniak bat egin du Euroleague-ko 25. urteurreneko ospakizunarekin, ekintza berezia eginez Zurbanoko pabiloian jokatuko den hurrengo neurketan. Zalgiris Kaunasen aurkako lehian (martxoak 6, 20:30etatik aurrera), Pablo Lasoren gizonek edizio bereziko retro ekipazioa eramango dute, euskal taldeak 04-05 denboraldian jantzi zuen elastikoa.
Ekimen hau, Euroleague-k 25 urteko historia ospatzeko egiten ari den ekintzen parte da. Martxoan, lehiaketako hainbat taldek bat egingo dute proposamen horrekin, Europako saskibaloiaren historia markatu duten une handiei omenaldia eginez.
Zalgirisen aurkako norgehiagoka aukera paregabea izango da Baskoniako zaleek omenaldi berezi honetaz gozatzeko, taldeak iraganeko garaietako oroitzapenak ekarriko dituen ekipazioa jantzita.
Denboraldi hartan, klubak Superkopa irabaztea lortu zuen, ACB Ligako finala eta Moskuko Lauko Finala jokatzeaz gain, Europako txapeldunorde bezala amaituz. Scola, Calderon, Prigioni, Splitter eta Macijauskas bezalako jokalariek jantzi zuten kamiseta, Pablo Lasoren gizonek jantziko dute berriro datorren martxoaren 6an.
Edizio bereziko retro kamiseta eskuragarri egongo da, nola ez, omenaldi honetaz gozatu nahi duten zale guztientzat. XS, S, M, L, XL eta XXL tailetan eros daiteke jada klubaren webgunean eta, datorren astetik aurrera, baita denda fisikoan ere, 65 €-ko prezioarekin 1.000 unitateko bilduma mugatu batean.