109€-tik aurrera bizi Euroleagueko eta Endesa Ligako 17 neurketa Buesa Arenan.
Saski Baskoniak denboraldi erdiko abonatuen kanpaina jarri du abian, zaleei Euroleagueko eta Endesa Ligako 17 neurketaz gozatzeko aukera emanez: 109€-tik aurrera helduentzat eta 40€-tik aurrera haurrentzat.
Gasteizko taldeak denboraldi erdiko abonua atera du, non Pablo Lasok zuzentzen duen taldearen jarraitzaileek Turkish Airlines EuroLeagueko zazpi hitzorduz gozatu ahala izango dute Zurbanoko pabiloian. Bertan, Olympiacos, Maccabi edo Panathinaikosen, egungo txapelketaren, bisita handiak ageri dira. Gainera, abonuak Endesa Ligako hamar partida biltzen ditu, horien artean Barçaren bisita.
Denboraldi erdiko abonamenduari buruzko informazio guztia www.baskonia.com webgunean kontsulta daiteke. Nahi duenak abonua erosi eta saskibaloi onenaz gozatu ahal izango du Buesa Arenan. Hau, Baskonia-Alaves Store-n (Araba Jeneralaren kalea, 1) lortu ahal izango da.
Hiru hitzordu garrantzitsu gabon hauetan
Datozen Gabonetan, Europako hiru aurkari nagusienetarikoek bisitatuko dute pabiloi urdin-gorria. Buesa Arenak, baskoniako jokalari ohi izandako Tiago Splitterrek zuzentzen duen Paris Basketball hartuko du abenduaren 27an. Egun horretan, klubak bere palmares osoa Buesa Arenaren goialdera igoko du. 2025. urtea, urtarrilaren 2an hasiko da pabiloi urdin-gorrian, Izar Gorriaren bisitarekin eta Rokas Giedraitis eta Codi Miller McIntyren itzulerarekin. Errege egunak Baskonia-Real Madril partida ekarriko du opari gisa.