Jardunaldi baten faltan, Dusko Ivanovicen gizonek beraien eskura dute zortzigarren postua.
Talde gasteiztarrak pasaden ostiralean lortu zuen europako txapelketako hurrengo faserako txartela Real Madril gainditu ondoren WiZink Centerren. Dusko Ivanovicen gizonek garaipena behar dute fase erregularreko azken jardunaldian zortzigarren postuan amaitzeko.
Turkish Airlines Euroleagueko Play In formatu berritzaileak, neurketa bakarreko lehen kanporaketa bat izango du 7. eta 8. sailkatuen artean (zazpigarrenaren etxean) eta 9. eta 10. sailkatuen artean (bederatzigarrenaren etxean). 7. eta 8. taldeen arteko lehiaren irabazleak playoff-etarako txartel zuzena lortuko du. Galtzen duenak aukera berri bat izango du 9. eta 10. taldeen arteko garailearen aurka.
Baskoniak zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren postuetan amaitu dezake fase erregularreko azken jardunaldiko emaitzen arabera:
8. postua. Baskoniak zortzigarren postuan amaituko du Virtusi irabazita.
9. postua. Urdin-gorriek bederatzigarren amaituko dute Bolonian galtzen badute eta Anadolu Efesek ere porrota izan badu.
10. postua. Dusko Ivanovicen gizonak hamargarren izango dira azken neurketa galtzen badute eta Anadolu Efesek berea irabazten badu.
8. postuan amaitu ezkero, Baskoniak asteartean, apirilak 16, jokatuko luke Maccabiren aurka etxetik kanpo. Galdu ezkero, talde arabarrak aukera berri bat izango luke Buesa Arenan 9. eta 10. taldeen arteko lehiaren irabazlearen aurka. Norgehiagoka hau ostiralean, apirilak 19, jokatuko litzateke.
Baskoniak etxean jokatuko luke lehen neurketa 9. postuan amaitu ezker. Etxeko lehen lehia irabazten badu, playoff-erako txartela etxetik kanpo jokatuko luke.
Talde gasteiztarrak, Play In-eko balizko bi norgehiagoketako bat gaindituz gero, playoff-a jokatzeko txartela lortuko luke. Europako titulua lortzeko kanporaketa hau apirilaren 23tik maiatzaren 8ra bitartez jokatuko da, bost neurketako txapelketa batean, non denboraldi erregularrean hobeago sailkatu den taldea lehen bi partiden eta bosgarren partida posible baten anfitrioa izango da.