Pablo Lasoren gizonek Europako txapelketako hamaseigarren jardunaldiari egin beharko diote aurre.
Europako saskibaloi txapelketarik nagusienaren neurketa berri bat. Baskoniak Belgradera bidaiatuko du, Aleksandar Nikolic Hallen, Maccabiren aurka indarrak neurtzeko. Neurketa 20:05etan hasiko da eta urdin-gorriak bere bertsiorik onena erakusten ahaleginduko dira garaipenaren bidera itzultzeko Turkish Airlines Euroleaguen.
16. Maccabi Playtika Tel Aviv (4 garaipen eta 11 porrot): Oded Kattashek zuzentzen duen taldea ez da denboraldi hasiera ona egiten, lehen 15 jardunaldietan 4 garaipen lortuta. Tamir Blatt, Euroleagueko asistentzia emailerik nagusiena (neurketako, batez beste, 8.8 saskiraketa pase emanez), Jaylen Hoard (17.9-ko Balorazioa) taldekidearekin batera, bere joko erasokorrean eta eskarmentuan oinarritu nahi duen talde baten liderra da.
14. Baskonia (6 garaipen eta 9 porrot): Azken jardunaldian Virtusen aurka puntu bakar batengatik erori ondoren, Pablo Lasoren gizonak berriz ere batzeko eta Europako txapelketan postuak igotzeko helburuarekin bidaiatuko dute Belgradera. Entrenatzaile arabarraren hitzetan, talde israeldarra gelditzeko gakoa honako hau da: “Beraien erasoko erritmoa moteldu eta gure erasoan aukerarik onenak aurkitzeko pazientzia izan behar dugu”.
Bi taldeek beraien 39. norgehiagoka jokatuko dute Turkish Airlines Euroleaguen.